Kontrol berdinak betetzen ez dituzten, kanpoko produktuak ekologikoak, saldu ahal izango dira Espainian
Nekazari eta Abeltzainen Elkarteen Koordinakundeak (COAG) ohartarazi du Europako Batzordeak lantzen duen Ekoizpen Ekologikoaren Erregelamendua aldatzeak arrisku larriak dakartzala. Izan ere, europako ekoizleei eskatzen zaizkien arau berberak bete gabe, europako merkatu ekologikoan sartu ahal izango baitdituzte.
COAGek Nekazaritza Ministerioari helarazi dizkio bere alegazioak eta argi utzi du sinplifikazio administratiboa ezin dela izan bermeak murrizteko edo lehia desleiala sortzeko oztopo. Erakundeak babestu egiten ditu sistema ekologikoaren kudeaketa erraztera bideratutako neurriak, bereziki operadore taldeei dagokienez, baina onartezintzat jotzen du prozesu hori kontrolak ahultzeko eta Europako zigilu ekologikoaren balioa hutsaltzeko erabiltzea.
Hemen kontsulta dezakezu prentsa-ohar osoa.
