UAGAko kolektiboak Azukarerako entregak amaitu ditu
UAGAko kolektiboak abenduaren 22an amaitu zituen azken erremolatxa kanpainaren entregak Azukareran. Errendimenduak irregularrak izan dira, tratamenduen murrizketen, zorrien erasoen eta eguraldi txarraren ondorioz.
Udaberri bereziki heze batean lurzorua prestatzeko zailtasunek markatu dute kanpaina hau. Faktore horrek eta abuztuan izandako eguneko eta gaueko bero handiko asteek laborearen errendimendua markatu dute eta batez beste hektareako 92,5 tonakoa izan da. Hala ere, azpimarratzekoa da gure kolektiboak izan duen polaritate handia, 18,6º-ko batez bestekoarekin.
Hala eta guztiz ere, kanpaina hau guztiz mingotsa izan da sektorearentzat, ABF Sugarrek (Azucarera) laborariak hesolan uztea erabaki duelako. ABFk azukre kanabera inportatzearen aldeko apustua egin eta erremolatxa sektorea, gure laborariak eta gure lurraldea ez zaizkiola batere axola argi utzi du.
