Cargando…

UAGA, desengainatuta administrazioek azken urtean izandako jarduerarekin

Abenduaren 30ean, UAGAk prentsaurrekoa deitu zuen 2025eko balantzea egiteko eta, gauzak aldatu ezean, 2026. urtea mobilizazio prozesu berri batekin hasiko zela ohartarazteko.

Prentsaurrekoan NPBn aurreikusten diren murrizketei buruz, merkataritza libreko akordioen mehatxuari buruz eta abeltzaintza sektoreari eragiten dizkioten gaixotasun eta arazoek eragindako egoerari buruz informazioa eman zen. Administrazioek sektorerako ezinbestekoak diren tresnak (kalte-ordainen dekretua, berrikuntzarako laguntzak, Nekazaritza Politikaren Legea, Mendiei buruzko Foru Araua, Sasoikako Langileentzako Arreta Plan Integrala…) martxan jartzeko duten geldotasunaz ohartarazi zen, administratuok epeekin eta burokraziarekin itotzen gaituzten bitartean.
UAGAk lehen sektorea lagundu eta babesteko politika eskatu zuen, baina batez ere prezio justuak gure produktuentzat. Administrazioei eskatu zien lehen sektorea kontuan hartzeko, hitz egiteko, entzuteko eta kate maila guztiei mesede egingo dieten akordioak lortzeko pausuak ematea. Bestela, UAGAk ez du baztertzen mobilizazio prozesu bat hastea. “Ez da ohartarazpen hutsa, elikagaien ekoizpena, landa-ingurunearen mantentzea eta elikadura-subiranotasuna bermatzen dugunoi entzungor egiten jarraitzearen ondorio logikoa baizik”, adierazi zuen.

Hemen kontsulta dezakezu komunikatu osoa.