Cargando…

UAGAk bisitak antolatu ditu merkaturatze-esperientziak ezagutzeko

Joan den astean jakinarazi genuenez, UAGA proiektu batean murgilduta dago, foru-kudeaketako gazte-aterpetxeetako jantokietan tokiko produktua sartzeko.

Esparru horretan, elkartrukerako jardunaldi batzuk antolatzen ari gara merkaturatze kolektiboko esperientzia desberdinekin. Hilabete amaieran egingo dira, bat abeltzaintza-sektoreari zuzenduta eta beste bat barazkien sektoreari. Bisitetara joan nahi baduzu, jarri harremanetan UAGArekin uaga@uaga.eus helbide elektronikoaren bidez.

Animatu eta parte hartu!