Cargando…

Nekazal lurren alokairuari buruzko berrikuntzak

Asteartean, hilak 4, UAGAk parte hartu zuen Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan. Foro horretan, besteak beste, landa errentamenduei buruzko puntu bat sartu zen gai-zerrendan.

Puntu honetan Joseba Terreros Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak hartu zuen hitza. Lehenik eta behin, argitu nahi izan zuen ez dagoela berrikuntza handirik alderdi horretan, eta eskatzen diren dokumentuak aurreko eskaeretako berberak direla.

Bi kasuistika daude alokairu kontratuak eskatzeko, betiere hektarea batetik gorako lursailetarako. Lehenik eta behin, azken 5 urteetan deklaratu ez den esparru batean edo erabilera aldatzeko eskatu nahi denean, kasu horretan, dokumentu hauetakoren bat aurkeztu behar da:

  • Jabetza-tituluak
  • Errentamendu-kontratua (sinatuta)
  • Lagatzailearen adierazpena
  • Lur publikoaren Administrazio Batzarraren edo Mankomunitatearen adierazpena.

Urtero ausazko ikuskapena egiten zaio eskatzaileren bateri eta deklaratutako azaleraren % 10ari buruzko dokumentazioa eskatzen zaio.

Ikuskapena egin behar izanez gero, ustiategiaren titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango du deklaratzen dituen azalera guztia kubritzen duena.