Jantokien tokiko hornidura proiektua gauzatzen hasi da
Foru kudeaketako aterpetxeetako jantokietan, bertoko produktua sartzearen bideragarritasuna aztertzeko enkargua egin zion foru aldundiak UAGAri.
Ildo horretan, aurrerapen asko egin dira eta badirudi produktua datozen hilabeteetan sartzeko bidean gaudela. Aldi berean, ezagutza jardunaldi batzuk egingo dira merkaturatze kolektiboko hainbat esperientziekin Iruñean, Urduñan eta COVAPen, Cordoban.
Beraz, proiektuan parte hartu nahi baduzu edo jardunaldietan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan UAGArekin uaga@uaga.eus helbide elektronikoaren bidez.
