Hitzarmena Agroseguroren eta Aldundiaren artean, nekazaritzako aseguruetarako laguntzak arintzeko
Arabako Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu du Agrosegurorekin izapideak arintzeko, kobratzeko epeak laburtzeko eta abeltzaintzako eta mahastizaintzako ustiategiak arrisku klimatiko, sanitario eta ekonomikoen aurrean blindatzeko. Sistema berriak, poliza ordaintzearen eta laguntza jasotzearen arteko desfasearekin amaitzen du eta aseguruaren kontratazioa bera, dirulaguntza eskaera automatiko bihurtzen du.
2025eko deialdiak bi lerro aurreikusten ditu, abeltzaintza: behi eta hegazti ustiategien aseguruetarako laguntzak, 35.200 euroko hasierako partidarekin, bikoitza arte handitzeko aukerarekin. Bestetik mahastiena: ardogintzako mahats aseguruetarako laguntzak, 397.362,82 euroko hasierako partidarekin, hori ere handitzeko aukerarekin. Diruz lagunduko da kostuaren % 45eraino SB+GA moduluetan, eta % 30 P moduluetan, ENESAren estatu laguntzaren gainetik.
