Nekazaritza Merkatu Gardenak arrakasta biribila izan du aurten ere
Joan den larunbatean, UAGAk eta AGA S.Coop-ek Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat ospatu zuten. Merkatu horren helburua Arabako nekazaritzako produktuak herritarrei hurbiltzea da. Salmenta zein bestelako jarduera batzuen bidez, hala nola haurrentzako dastatze, hitzaldi eta tailerren bidez, giro aparta sortu zuten Gasteizko erdialdean.
Beste urte batez, merkatua arrakastatsua izan zen, bai publikoarentzat, bai ekoizleentzat. Eguraldi onak eta turisten presentzia, helburua betearazten lagundu zuten.
