UAGAk alegazioak aurkeztu dizkie beste hiru proiektu fotovoltaikori
UAGA nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak aste honetan aurkeztu ditu hiru zentral fotovoltaiko proiekturen aurkako alegazioak: Vitoria Solar, Vitoria eta Ubalza II. Proiektu guztiek Balio Estrategiko Handiko eta Trantsizioko Landa Paisaiako gisa sailkatutako lurzoruei eragiten diete eta erabat bateraezinak dira Nekazaritza eta Elikadura Politikako Legearekin eta Nekazaritza eta Basogintzako Lurralde Plan Sektorialarekin. Plan honek babes berezia ematen baitie eta gizarte intereseko ondasuntzat hartzen dituelako. Era berean, proiektu horiek Energia Berriztagarrien Lurraldearen Arloko Planetik kanpo izapidetzen ari direla salatu dugu. 2024ko abenduaren 20tik, behin behineko onarpena duen plan horren funtsezko alderdiak urratzen ditu.
Barrundia eta Agurain udalerrietan 130 hektarea okupatuko lirateke: Vitoria Solar, 14 ha; Gasteiz, 8 “66 ha; Ubalza, 47 ha eta Ubalza II, 60 ha.
UAGAk lehen sektoreari ezartzen zaion babesgabetasuna salatzen jarraitzen du, elikagaien produkziorako lurren erabilerak aldatzeko presio espekulatiboagatik. Egungo araudi markoaren behin-behinekotasun eta segurtasunik ezaren ondorioz. Proiektu fotovoltaikoen makro olatua bateraezina da nekazaritza-jardueraren babesarekin, eta beraz eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzen jarraituko dugu, lurralde-garapen bideraezin bati aurre egiteko.
Prentsa-ohar osoa hemen kontsulta dezakezu.
