Cargando…

Estatuko nekazal erakundeek, ondo finantzatutako NPB indartsua defendatu dute Bruselan

COAG, UPA eta ASAJA nekazaL erakundeen ordezkaritza batek Bruselan, Kopak eta Cogecak bultzatutako mobilizazioetan parte hartu du aste honetan. Agerian utzi dute Europako nekazaritza sektorea kezkatuta dagoela Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) etorkizuna mehatxatzen duten aurrekontu murrizketengatik.

Hiru erakundeek bilera bat izan dute Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzako zuzendariarekin, Lucas González Ojedarekin eta “El castiillo de naipes de la UE” dokumentua aurkeztu diote. Manifestu horretan argi eta garbi ohartarazten da “Aurrekonturik gabe, ez dago NPBrik; NPBrik gabe, ez dago nekazaririk; eta nekazaririk gabe, ez dago segurtasunik”. Bertan, NPB Europako funts bakar batean desegiteko arriskua salatzen da, nekazal politikaren espezifikotasuna ezabatuko lukeena, egungo zutabeen ordez programazio nazional bakarra ezarriko lukeena eta ezkutuko birnazionalizaziorako atea irekiko lukeena. Horrela merkatu bakarra ahulduz eta estatu kideen artean desberdintasun sakonagoak sortuko liratezke.

Prentsa-oharra hemen kontsulta dezakezu.