Cargando…

UAGAk otsoa Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogotik ateratzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

UAGAk otsoa Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogotik ateratzeko eskatu dio aste honetan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Gainera, ale gatazkatsuenak atera ahal izateko tresna egokiak artikulatzeko eskatu da. Sektoreak berehalako neurri arin eta eraginkorrak behar ditu.

Azken aste hauetan egoera gogortzen ari da, jasanezin bihurtzeraino. Abeltzainak jarduera etetea baloratzen ari dira eta neurririk hartu ezean, mendiko abeltzaintza, orain arte ezagutu dugun bezala, desagertu egingo da.