Cargando…

Kalitatea eta bereizketa, Errioxaren etorkizunerako gakoak, ARAEXek antolatutako hausnarketa eta estrategia jardunaldi baten arabera

Errioxa JDKren I. Gogoeta eta Estrategia Jardunaldia antolatu zuten aste honetan Samaniegon, ARAEXek eta Kalitatearen aldeko Upeltegien Elkarteak. Errioxako Jatorri Deituraren egoerari eta merkatuan duen ospea eta posizionamendua handitzeko gakoei heltzeko helburuarekin.

Errioxako merkatu nagusien (Erresuma Batua, Alemania, Estatu Batuak eta Mexiko) nazioarteko kontsumitzailearen pertzepzioa aztertu zen. Hainbat adituk marka irudiari dagokionez hobetu beharreko alderdiak aipatu zituzten eta goi mailako ardoen aldeko apustua egin behar dela adierazi zuten. Ez bakarrik kalitateagatik, baita ardo desberdinak bilatzeagatik ere, kontsumitzaileekin – batez ere gazteenekin – lotura ezar dezaketenak, istorioak kontatzen dituzten ardoak eskainiz. Herrialde horietako askotan, Errioxaren pertzepzioa estilo klasiko bati lotuta dago, hazkuntza luzeari eta gazteekiko atxikimendu emozionalik ez izateari.

Jardunaldia amaitzeko, Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak parte hartu zuen. Besteak beste, ardoaren kontsumoan izandako beherakadaren datuak eman zituen eta ohartarazi zuen Arabako Errioxako ardogintza-ustiategien % 8k baino ez duela belaunaldi-erreleboa ziurtatuta.