Ez utzi zure botoa etxean: abstentzioak Arabako Errioxari kalte egiten dio
Errioxako lanbideartekoa eta Kontseilu Arautzailea berritzeko prozesua amaitzen ari da. Hamar egun baino ez dira geratzen nekazal erakundeei ordezkaritza ematen dieten akreditazioak emateko.
UAGAk gogorarazi nahi du oso garrantzitsua dela botoa UAGAri ematea, Arabako Errioxako mahastizainen interesak defendatuko dituen nekazaritzako erakunde profesional bakarra baita. Garrantzitsua da ahalik eta hektarea gehien egiaztatzea, abstentzioak gure lurraldeak erakunde horietan duen presentzia ahultzen duelako.
Horregatik aukera ezberdinak dituzu, gure bulegoetara hurbildu, botoa herri bakoitzeko ordezkariei eman edo postaz UAGAra bidali, helarazi dizugun gutun azalean. Zure botoa nola entregatu kontsulta dezakezu hemen.
Hemen hainbat mahastizainek prozesu honen garrantziari buruz duten iritzia entzun dezakezu:
- Jesús Bauza, UAGAko exekutibako kidea eta Eltziegoko mahastizaina
- Juanjo García Berrueco, UAGAko Arabako Errioxako presidentea eta Eskuernagako mahastizaina
- Ernesto Blanco, Mañuetako mahastizaina
- Julen Bermúdez, Bilarreko mahastizaina
- Alfredo Calleja, Nabaridaseko mahastizaina
- Joseba Casado, Lapuebla de Labarcako mahastizaina
- Rubén Martínez y Mikel Pascual, Samaniegoko mahastizainak
- José Antonio Ugarte, Guardiako mahastizainak
