UAGA Harakairekin bildu da sektorearen egoeraren azterketan sakontzeko
Aste honetan bilera bat egin zen Euskal Okela merkaturatzen duen kooperatiba nagusiarekin.
Bilera horretan sektorearen egoera eta kolokan dagoen etorkizun baten itxaropenak aztertu ziren. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak haragitarako behien mahaian planteatutako ondorioei buruzko hainbat jarrera partekatu ziren.
Sektorea erabateko ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna jasaten ari da eta horrek asko kezkatzen du abeltzaintza sektorea. Beraz, balio katean inplikatutako eragile guztiekin harremanak izatea oso beharrezkoa da sektore plan integral bat planteatu ahal izateko.
