Eman botoa UAGAri Lanbide Artekoan eta Kontseilu Arautzailean
Aste honetan hasi da, erakundeek Lanbide Artekoan eta Kontseilu Arautzailean duten ordezkaritza egiaztatzeko atzera kontua. Errioxa Jatorrizko Deiturari atxikitako mahastizaintza ustiategi bateko titular guztiek gutun ziurtatua jasotzen ari dira beren ordezkaritza nekazal erakunde bati emateko.
UAGAk azpimarratu nahi du oso garrantzitsua dela Arabako Errioxa ondo ordezkatuta egotea Kontseilu Arautzailean. Eskualdeko mahasti azalera, Deitura osoaren % 20 da eta gure botoak, gaur egun, portzentaje hori baino txikiagoak dira. Izendapenean Arabako Errioxaren espezifikotasuna kontuan hartzen duten aldaketak lortzeko, interes horiek ordezkatuko dituen nekazal erakunde bakarra UAGA da. Prozesu honetan parte ez hartzeak Arabako Errioxaren beharrak kontuan hartzen ez dituzten erakunde nagusien esku uztea ekarriko du. Jesus Bauzak eta Juanjo García Berruecok kontatzen dizute bideo hauetan, bozkatzearen arrazoi nagusiak.
Zure botoa UAGAri emateko eskatzen dizugu. Gure bulegoetara joan zaitezke zure botoarekin, postaz bidali -gutunazal frankeatu bat bidaliko dizugu- edo zure herriko UAGAko ordezkariari eman. Zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan UAGAren bulegoekin edo ordezkariekin. Gainera, eskualdeko hainbat herritan hitzaldiak egingo ditugu, UAGAk Kontseilu Arautzailean eta beste esparru batzuetan egindako lana azaltzeko. Datorren astean bilera horien datak helaraziko dizkizuegu.

