“25 urteak sasoikako lanari duintasuna emanez” jardunaldia ospatuko dugu aste honetan. Animatu parte hartzera!
UAGAk jardunaldi bat egingo du ostegun honetan, apirilaren 10ean, Guardian, sasoikako lanaren programaren 25 urteak ospatzeko. “25 urte sasoikako lanari duintasuna ematen” lelopean, arlo horretan izandako aldaketei helduko diegu, gaur egun eta etorkizunari begira planteatzen diren erronkei buruz ere hitz egingo da.
Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu, sindikatura deitu behar duzu izena emateko. Gonbidapena hemen deskargatu dezakezu eta programa kontsultatu.
