Apirilaren 29ra arte, zabalik dago Arabako Errioxako mahastien uzta berdearen laguntza eskatzeko epea
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Errioxa JDKren 2025erako mahastien uzta berdea neurtzeko laguntzen deialdia egiten duen Agindua, 4.292.000 euroko partida esleitutarekin.
Azalera onargarriak baldintza begetatibo onetan dauden mahastizaintzako lurzatiak izan behar dira, gutxienez 0,3 ha-koak. Eskaera bakoitzeko gehieneko azalera ez da 10 hektareatik gorakoa izango. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa bi kontzepturen batuketa izango da:
- % 50eko gehieneko konpentsazio ekonomikoa diru sarreren galeragatik: 0,61 €/ kg mahats tinta, erreferentziako urteetako errendimendua (2017, 2018, 2019, non batez besteko prezioa 1,23 €/ kg izan baitzen) eta laguntzaren xede den mahastizaintzako azalera kontuan hartuta.
- Uzta berdearen eragiketan egindako kostuen gehieneko ekarpenaren % 50: 202,8 €/ ha mahatsak eskuz kentzearen kostuaren kontzeptuan.
Eskaerak egiteko epea apirilaren 5etik 29ra izango da. Kasu guztietarako, eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, esteka honen bidez. Laguntza behar izanez gero, Guardiako Ardoaren Etxean laguntza langile esklusiboak egongo dira, iaz bezala. Laguntza hauen baldintzei buruzko informazio guztia ondoko estekan duzu.
