Parte hartze handia Arabako Errioxako batzar sektorial informatiboan
UAGAk bilera sektorial bat egin du aste honetan, Arabako Errioxako mahastizain guztiei irekia eta bertaratze zabala izan du. Bilera horretan, 2025erako uzta berdearen laguntza nola planteatu zen eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ahalik eta babesik handiena emateko administrazioekin egiten ari diren bileren berri eman zen.
Bestalde, Errioxa JDKren Kontseilu Arautzailearen lanbide arteko ordezkaritzan Arabako Errioxa ordezkatzeko akreditazioen prozesua zehaztu zen eta UAGAri botoa emateko modua azaldu zen (bideo honetan ikus dezakezuna).
Gainera, Elikadura Katearen Legearekin lotutako beste gai batzuk ere jorratu ziren, baita mahatsa ekoizpen kostuen azpitik kobratzen bada salaketa anonimoa jartzeko benetako aukerak daudela ere. Era berean, mahastizaintza eta ardogintza sektorearen egungo egoera eta Estatuko zein Europako administrazioetatik etorkizunean planteatzen ari diren neurriak eztabaidatu ziren.
