Astelehena 31, batzar sektorial irekia Arabako Errioxako mahastizain guztientzat
UAGAk batzar irekia deitu du Arabako Errioxako mahastizain guztientzat. Martxoaren 31n astelehenean egingo da, 19:00etan, Guardiako Kuadrillaren ekitaldi aretoan.
Hona hemen gai-zerrenda:
- 2025eko uzta berdearen laguntzari buruzko informazioa.
- Kontseilu Arautzailearen lanbide arteko ordezkaritza Arabako Errioxa ordezkatzeko akreditazio prozesua.
- Elikadura katearen Legea. Mahatsa erosteko kontratuak
- Beste gai batzuk.
- Galde eskeak
Landuko ditugun gaien garrantzia dela eta, parte hartzera animatzen zaituztegu.
