Cargando…
Lobo Ibérico

Otsoaren babes egoera eguneratu eta LESPREtik atera egin da

Otsoa Babes Bereziko Erregimeneko Basaespezieen Zerrendatik (LESPRE) behin betiko ateratzea onartu zen atzo diputatuen kongresuan.

PPren, Juntsen, Voxen eta EAJren botoekin onartu zen proposamena positibotzat hartu du abeltzaintza sektoreak. Hala ere, Europa eta Estatu mailan otsoaren estatusa aldatu ondoren, egoera autonomikoa eguneratzea eta otsoa Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogotik ateratzea geratuko litzateke.

UAGAk bide guztietatik borrokatzen jarraituko du zerrendatik behin betiko atera eta mendi abeltzaintza bizi duen egoera odoltsuari aurre egiteko.

Hemen kontsulta dezakezu horri buruzko COAGen oharra.