UAGAk sasoikako lanaren programa zabaltzeko jardunaldi bat egin du, langileak nekazaritza-kanpainetan biltzeko
Aste honetan UAGAk, Lanbiderekin elkarlanean, Araban langabezian dauden eta sektorean esperientziaren bat duten pertsonentzat Nekazaritzako Sasoikako Lanaren Programa aurkezteko jardunaldia egin du.
Jardunaldian, UAGAk nekazaritza kanpainetan pertsonak kontratatzeko egiten duen lanaren berri azaldu zitzaien bertaratutakoei: soldatak, ostatuak, tramite burokratikoak, etab. Bestalde, Lanbideren lan-orientazioko teknikek beren prestazioen bermearekin lotutako gaiak azaldu zizkieten.
Nekazaritza sektorean lan egin nahi duten pertsona guztiak animatu nahi ditugu UAGAren bulegoetatik pasa daitezen enplegu poltsan izena emateko, nekazal kanpainak betetzeko lan eskaera handia baitago sektorean.
