Europar Batasuneko Urte Anitzeko Finantza Esparrua erreformatzeko proposamenak NPBri ekarriko dizkion ondorioez ohartarazi du nekazaritza sektoreak
Estatuko nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko erakunde nagusiek (COAG, besteak beste) gutun bat bidali diote Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari. Bertan oso kezkatuta daudela Europako Batzordea aztertzen ari den proposamenekin adierazi dute, 2027tik aurrerako Urte Anitzeko Finantza Esparruari dagokionez. Bereziki, MFPren birkonfigurazioak “Funts Bakarraren” eredu baterantz izango lukeen eraginari buruz ohartarazi dute. Eredu horrek MFPren eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (PAC) egitura eta gobernantza eraldatuko bailituzke, nekazaritza sektorearen etorkizuna arriskuan jarriz.
Erakundeek ohartarazi dutenez, gaur egun NPBra bideratzen den zenbateko ekonomikoa nekazaritzarekin zerikusirik ez duten beste sektore edota jarduera batzuetara bidera daitekela. NPBren esparruan sektorea babesteko Europako neurriak arriskuan jar daitezke, zehazki, lehen zutabekoak, estatu kideetako nekazarien arteko tratu desberdintasunak areagotuz, merkatu bakarra zatikatuz.
Hemen kontsulta dezakezu prentsa-ohar osoa.
