Bruselak nekazal sektorearen etorkizunerako proposamen bat aurkeztu du, COAGen iritziz, helburu egingarri baina ez oso sinesgarriekin
Aste honetan, Europako nekazaritza komisarioak, Christophe Hansenek, “Nekazaritzaren eta Elikaduraren Ikuspegia 2040rako” izeneko dokumentua aurkeztu du. Dokumentuak Europako elikadura segurtasuna, ziurtasuna eta elikadura subiranotasuna bermatzearen aldeko apostua egiten du. Ildo horretan, azpimarratu du ez duela onartzen debekatutako pestizidak erabiltzea inportatutako produktuetan eta bermatu nahi duela prezioak kostuen gainetik egongo direla beti, baita natura errespetatzen duten jardunbideen ordainketen proposamenak ere.
COAGek adierazi duenez, komisarioaren dokumentua asmo onen adierazpena da eta mehatxu nagusien artean dago: alde batera uzten duela lehenengo sektorearen uberizazioa eta putre funtsen gero eta manipulazio handiagoa dagoela Europa hegoaldeko lur ureztatu onenen artean. Aldi berean ez du aipatzen tokiko produkzio sareak suntsituko dituen EBk hirugarren herrialdeekin (Maroko edo Mercosur, esaterako) merkataritza libreko akordioak.
Koordinadorak positibotzat jo du, halaber, nekazariei ordaindutako prezioak ekoizpen kostuen gainetik jartzeko borondatea eta gazteak laneratzeko ezinbesteko bultzada. Baina, errealitatea bihurtu dadin, Europako merkataritza politikaren baitan, landa eremutik mahairako balio katearen esparruko hausnarketa eta aurrera pauso zehatz eta ausartekin batera egon beharko luke. “Bestela, airera topa egitea bezeal izango da”, adierazi du.
Prentsa-ohar osoa hemen kontsulta dezakezu.
