Azucarerak ekoizpen kostuen azpiko kontratuak proposatu ditu hurrengo kanpainarako
2025-26 kanpainarako erremolatxa ereiteko kanpaina hastear dagoela, Azucarerak prezioen estrategia zabaltzeari ekin dio eta % 40ko murrizketa planteatu du datorren urterako. 60 eurotik 37 eurora jaisteko proposamena helarazi die ekoizleei.
Proposamen hori onartezina da UAGArentzat; izan ere, industriaren proposamena ekoizpen kostuen azpitik egongo lirateke eta ustiategi askok laborea uztera behartuta geratuko liratezke.
Sindikatua denbora luzez egon da industriari kanpaina honetarako bere proposamena eskatzen eta orain arte ez dugu bere planteamenduaren berri izan. Nekazariei oso denbora tarte eskasa uzten die haien planteamendua moldatzeko, izan ere, ustiategiek datorren urterako ereite planifikazioa egituratuta daukatenean.
Industriak proposatutako prezioekin, ekoizpen honen bideragarritasuna zalantzan geratzen da eta nekazari askok labore honekin jarraitzea birplanteatzen ari dira, baldintza hauetan ezin delako erein. Laboreen txandaketagatik edota ureztatze azpiegiturak erabiltzegatik Arabarentzat labore estrategikoa bada ere, prezioa errentagarria ez bada, erremolatxa desagertu egingo da lurraldetik.
Sindikatuaren aldetik, AICAri salatuko dizkiogu ekoizpen kostuen azpiko prezioak jasotzen dituzten erremolatxa kontratuak. Ezin dugu onartu enpresak, azukrearen merkatuan duen monopolioaz baliatuta, ekoizleak beste labore batzuetara egokitu ahal izateko edo NPBn hartutako ingurumen konpromisoak betetzeko maniobra tarterik gabe uztea.
Ildo horretan, prezioen proposamena mantentzen bada, ingurumen konpromiso horiek malgutzea eskatuko dugu, erremolatxa ereiteari uzten diotenek zigorrik jaso ez dezaten. Izan ere, ezin zaie gure nekazariei galeretara ekoiztera behartu.
