Cargando…

2024ko artoaren kolektiboaren kalitatea bikaintzat jo dute

Nekazal eta abeltzaintzako 30 ustiategi inguruk osatzen duten UAGAko artoaren kolektiboak eta urteko batzarra egin zuen atzo. Joan den urriaren 25ean amaitu zen kanpaina hilabete baino gehiago luzatu zena.

Udako klimatologia epelak ekoizpen eta errendimendu oso onak ahalbidetu zituen; hala ere, udazken euritsuak uzta markatu zuen eta kanpaina zaildu eta luzatuz. Hala eta guztiz ere, abeltzainak gustura agertu dira bildutako artoaren kalitate bikainagatik. Zehazki, 3.000 tona arto baino gehiago entregatu dira, % 29,94ko materia lehorrarekin.

Goranzko bidean dagoen kolektibo honek arto eskaera handia jasotzen du Arabako abeltzainen aldetik; beraz, zure labore txandaketa handitzeko artoa erein nahi baduzu, jarri harremanetan UAGArekin eta informazio gehiago emango dizugu.