Eztiaren kalitate arauaren aldaketa onartu du Gobernuak
Erlezaintzaren sektoreak joan den astean Madrilen egindako mobilizazioen ondoren, Ministroen Kontseiluak eztiari buruzko kalitate araua aldatzen duen errege dekretua onartu du aste honetan. Europar Batasunaren zuzentarauan egindako aldaketak legedi nazionalean sartzeko.
Aldaketa horren ondorioz, jatorrizko herrialdeei eta hauen ehunekoari buruzko informazioa eman behar da etiketan. Halaber, iragazitako ezti barietatea ere kentzen da. Beste aldetik, polenaren zati handi bat kendu zaion barietateak bakarrik erabilera industrialerako erabili ahal izango direla eta ezingo zaiola zuzenean merkaturatu kontsumitzaileari.
