Otsailaren 15ean, trantsizio ekosozial bidezkoaren inguruko hitzaldiak
Datorren otsailaren 15ean, Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu du “Arabaren etorkizuna jokoan dago. Bidezko trantsizio ekosoziala “. Hiru hitzaldi egingo dira, bata aztarna energetikoari buruzkoa, bestea Gasteizko teilatuen potentzial fotovoltaikoari buruzkoa eta azkena ekonomiaren desazkundearen ingurukoa.
Jardunaldia Ignacio Aldecoa Aretoan izango da (Gasteizko Florida Kultur Etxean, 10:00etatik 13:30era). Esteka honen bidez eman dezakezu izena.
