Cargando…

Nekazal koaderno digitala, borondatezkoa izango da 2027ra arte

Estatuko Aldizkari Ofizialak aste honetan argitaratu du ustiategien informazio sistemari buruzko araudia aldatzen duen dekretua, nekazal koaderno digitalaren erabilera borondatezkoa izan dadin.

Beraz, ustiapeneko koaderno digitala borondatezkoa izango da Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPB) hurrengo programaziora bitartean, 2027erarte . Horrela, produktu fitosanitarioei, ongarriei edo NPBko esku hartzeei buruzko araudiaren arabera, koaderno digital bat eraman behar duten nekazariek aukeratu ahal izango dute baliabide elektronikoen bidez edo paperezko euskarrian egitea.

Hala eta guztiz ere, gogoratu behar da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartzen dela tratamendu fitosanitarioak modu digitalean emateko betebeharra ezartzen duen EBko erregelamendua. Nekazarien kasuan, produktu fitosanitarioen (oinarrizkoa zein kualifikatua) erabiltzaile txartel profesionala dutenentzat nahitaezkoa izango da. Bidalketa sistema zehaztu ez bada ere, litekeena da koaderno digital horren bidez egitea.