Proiektu eoliko berri baten eskaera Araban
Joan den asteartean, urtarrilaren 21ean, ALHAOn argitaratu zen Arratzua Ubarrundia, Legutio eta Gasteiz arteko proiektu eoliko baterako baimen eskaera. Proiektu honek 20MW-ko potentzia du eta 160 metro baino gehiagoko 4 errota jarri nahi ditu Arratzua Ubarrundia eta Leintz Gatzaga udalerrien artean.
Bestalde, urtarrilaren 16an “Itsaraz” proiektuaren ingurumen inpaktuaren kontrako adierazpena argitaratu zen, baina apenas astebete geroago beste eskaera bat argitaratu da ia eremu berean.
UAGAk oraingo honetan ere, proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztuko ditu eta kaltetuei eurenak aurkezten lagunduko die.
Aski da sektorearen aurkako jazarpenarekin, gure lurra eta sektorea babestu behar ditugu!
