Gizarte Segurantzaren alerta, bere izenean iruzurrezko mezuak bidaltzeagatik
Gizarte Segurantzak jakinarazi duenez, pertsona batzuk, ireki ezin dituzten jakinarazpen elektronikoei buruzko abisuak jasotzen ari dira. Gainera, jakinarazpen horiek kontsultatzeko epe oso laburrak dituztela adierazi dute. Abisu horiek ez datoz Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusitik eta iruzur saiakera bat da, phising izenekoa. Ziberdelitugileek erabiltzen duten teknika honen bidez, erabiltzaileen informazio konfidentziala iruzurrez lortzen dute eta horrela, pertsona horien nortasuna berenganatzen dute.
Erantsitako dokumentuan teknika hauek ezagutu ahal izateko, iruzurrezko erabilera edo jarduera detektatzeko kontuan hartu beharreko faktore batzuk gogorarazi dira.
