Cargando…
pastores jóvenes

UAGAk eta Foru Aldundiak belaunaldien ordezkapena landu dute sektorerako funtsezko gai gisa

UAGAk beste bilera bat egin du aste honetan Aldundiko Nekazaritza sailarekin. Oraingo honetan, sektoreko belaunaldien arteko erreleboari nola heldu izan da landu den gai nagusietako bat. UAGAk zenbait proposamen egin ditu erronka hori antolatzeko, kargua uzten duten ustiategientzat errakargarria eta errentagarria izan behar dela kontuan hartuta eta horrek, aldi berean, langile berriak sartzea errazteko.

Bileran, otsoaren erasoak jasaten ari diren ustiategien egoeraren larritasuna ere azpimarratu da. Aldundiak erasoak salatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, bai kalte ordainak jasotzeko, bai neurriak ezartzen lagunduko duten Europako funtsak lortzeko ere.

Bestalde, basopastoralismoko proiektuak planteatu dira eta foro arduradunek jakinarazi dute EHErengatiko laguntzak hilabete honetan kobratuko direla. Sentzu berdinean, Foru Aldunditik planteatu digute oso inportantea dela EHEari lotutako aborto zein hildako animali berriak aldundiari notifikatzea.