Cargando…
Ovejas muertas por ataque de lobo

Otsoen erasoak gogortu egin dira Araban

Europa mailako araudiak babes maila aldatzeko aukera emango lukeen horizontea irekitzen ari den bitartean, otsoak Araban zehar nahi bezala harrotzen jarraitzen du. Azken hilabeteotako erasoak etengabeak izan dira, baina egoera horrek okerrera egin du azken asteetan eta bereziki, azken egunetan.

UAGAk erakunde eta alderdi politiko guztiei etengabe eskatzen jarraitzen die kartak har ditzatela eta otsoa LESPREtik eta Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogotik ateratzea.
Hala ere, oso beharrezkoa da eraso guztiak salatzea, bitarteko guztien bidez presioa egin behar baitugu.

Arabako abeltzainek premiazko neurriak behar dituzte, egoera hau jasanezina baita.