Lehen seihilekorako prestakuntza-plana aurkeztu du Hazik
Hazik dagoeneko argitaratu du lehen seihileko honetarako nekazal sektoreari zuzendutako formakuntza eskaintza. Formakuntza horren helburuak honako hauek dira: lehen sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea; sektoreko profesionalen, enpresen eta erakundeen formakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutea eta konpetentzia profesionalak etengabe eskuratzea eta eguneratzea bultzatzea besteak beste.
Esteka honetan, eskainitako ikastaroen katalogo osoa ikus dezakezu. Hona hemen epe laburrean hasten direnak lehenengo ikastaroak:
- Mahastietan errespetuzko inausketa
- Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Fumigatzaile maila
- Produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela berritzea. Kualifikatu maila
- Produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela berritzea. Oinarrizko maila
- Zehaztasuneko nekazaritza eta digitalizazioa nekazal sektorean
