Cargando…

UAGAk ezetz esan dio Mercosurri Madrilgo kontzentrazioan

UAGAren 30 afiliatu inguru joan ziren Madrilera pasaden astelehenean COAGek eta Asajak elkarrekin antolatutako elkarretaratzean parte hartzeko. Sektorearen arazoei erantzun eraginkorrik eman ez zaiola salatu zuten agerraldian. EBren eta Mercosurren arteko akordioa izan zen mezu gehienen ardatza.

Kontzentrazioan salatu zen Mercosurren akordioaren bitartez, Txile, Maroko, Zeelanda Berria eta beste herrialdeetako nekazaritza produktuen inportazioak emango direla. Produktu guzti hauek gure ekoizpen kostuen azpitik eta EBko araudiak bete gabe egiten dituzte. Horrek eragin larria du diru sarrerak galdu dituzten Europako nekazariengan eta urteko milaka familia ustiategien biziraupenean.

Nekazariek, abeltzainek, erakundeek eta gizarte osoak  orokorrean erronka ugari ditugu mahai gainean; klima-aldaketaren egokitzapena eta arintzea, belaunaldien arteko erreleboa, biztanle guztientzako elikagai nahikoak eta prezio justuak egongo direla bermatzea, nekazarientzako diru sarrera duinak lortzea, ingurumena zaintzea, gure herriak bizirik egotea lortzea eta abar. Europako Batzordeak, Espainiako Gobernuak eta Nekazaritza Ministerioak akordio horiei babesa emateak kolokan jartzen ditu helburu horiek guztiak.

Protestak beste aldarrikapen batzuk ere aipatu zituen, hala nola europako lehentasun printzipioa eta ispilu-klausulak berreskuratzea, nekazaritza ekoizpenaren kostuak handitzearen aurrean txoke lan bat behar izatea, NPB sinplifikatzea edo otsoa Lespretik ateratzea. Hemen kontsulta dezakezu aldarrikapen taula osoa.