UAGA Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du berriztagarrien LAPa onartu arte energia proiektuen guztien tramitazioa bertan behera gelditzeko eskatuz
UAGAk agerraldia egin du, berak eskatuta, Eusko Legebiltzarreko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Batzordean. Parlamentuan eskatu zen Eusko Jaurlaritzari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei eska diezaiela berehala geldiaraz ditzatela makroproiektu energetikoen baimenak eta tramitazioen onarpena. Behintzat Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen ez den bitartean.
UAGArentzat ezinbestekoa da lurraren defentsa, lehen sektore osoaren euskarria eta oinarria delako. Gaur egun izapidetzen ari diren proiektuek ez dituzte kontuan hartzen ez nekazal lurren bereizi gabeko okupazioa, ez Nekazaritza eta Basogintzaren LAPak ezartzen dituen balio estrategiko handiko lurzoruak. UAGAk Legebiltzarrean gogorarazi zuen Energia Berriztagarrien Lurraldearen Arloko Plana tresna gisa eratu behar dela, zehaztuko baitu zer herrialde estrategia garatuko dugun, non jar daitezkeen energia proiektuak eta batez ere non EZ. Gure nekazaritza eta abeltzaintza sektoreek ziur egon behar dute landatzen duten lurra babestu eta blindatzen duen administrazioa duela. Enpresa bat ez dela inolaz ere etorriko bere bizimodua mehatxatzera. Makroproiektuei muga jarriko dien eta arautu eta zentzua jarriko duen plan bat behar dugu.
UAGAk eskatutako bertan beherakoa esparru sendoagoa eta adostuagoa diseinatzea ahalbidetuko luke, trantsizio energetikoak Arabako ingurumen, gizarte eta kultura balioak errespetatuko dituela ziurtatuz.
