Bernako Hitzarmenak otsoa babesteko estatusa aldatu egin du
Bernako Hitzarmenaren Batzorde Iraunkorrak otsoa babesteko estatutua «hertsiki babestua» izatetik «babestua» izatera egokitzeko Europar Batasunak egindako proposamenaren alde bozkatu du berriki. Aldaketa 2025eko martxoaren 7an sartuko da indarrean.
Aldaketa horrek ez du berehalako eraginik Europar Batasuneko otsoen populazioetan; hori gertatzeko, Habitaten Zuzentaraua aldatu behar da eta data horren ondoren egin ahal izango da.
Espainian legezko egoerari dagokionez ezer aldatzen ez den arren, Babes Bereziko Erregimeneko Basaespezieen Zerrendan (LESPRE) sartuta dagoenez, aldaketa horrek malgutasun handiagoa emango die estatu kideei bertako otso populazioak kudeatzeko orduan.
