Nekazal Test Espaziorako ikastaro berria martxan Gasteizen
Gasteizko Udalak CROPS4LIFE proiektuaren esparruan garatzen ari den Gasteizko Nekazaritzako Test Gunearen bigarren promoziorako izena emateko epea ireki du.
Programa hau Gasteiz inguruan agroekologiaren, nekazaritza birsortzailearen edo permakulturaren esparruan, beren nekazaritzaproiektua taldeka landu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Profesionalek babesten dute programa, prestakuntzara eta pertsona bakoitzaren ideia probatzera zuzenduta dago.
Esteka honetan, 2025. urteko prestakuntzari buruzko informazioa eta izena emateko aukera duzu. Epea urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik.
