Sektoreari dagozkion politiketan norabide aldaketa eskatzeko astelehenean egingo den kontzentrazioan parte hartuko du UAGAk Madrilen
Sektoreko nekazal elkarte nagusiek ASAJAk eta COAGek, protesta ekitaldi bat deitu dute abenduaren 16rako Nekazaritza Ministerioaren egoitzaren aurrean, Espainiako nekazariek eta abeltzainek dituzten arazo ugariei erantzun eraginkorrik ez emateagatik haserre daudela adierazteko. EBk eta Mercosurrek sinatu berri duten akordioa, besteak beste.
Pasaden urtearen hasieran nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea kalera eraman zuten aldarrikapen askok indarrean jarraitzen dute. Planasek iragarritako neurriak gorabehera, ekoizpen kostu altuak eta jatorrian izandako prezio baxuak oraindik ere oztopo dira nekazarien ekonomiarentzat. Nekazaritzako Elikagaien Kateari buruzko Legearen edo Nekazaritzako Aseguruen sistemak behar dituen erreformak eta funtzionamendu aldaketak oraindik ez dira egin. Lan erreforma eta soldata kostuak landaren beharretara egokitzea bezala, ustiategiei gero eta traba handiagoa egiten baitie.
Horrez gain, EBk merkataritza libreko akordioak egin ditu atzerriko herrialdeekin. Mercosur Txileko, Marokoko edota Zeelanda Berriko nekazal produktuen inportazioek, gure ekoizpen kostuen azpiko prezioekin eta erkidegoko ekoizpenei eskatutako araudiak bete gabe, eragin larria izango dute Europako nekazaritzako profesionalengan eta galera onartezinak ekarriko dizkie ustiategiei.
Horregatik guztiagatik, UAGAk datorren astelehenean Madrilen egingo den kontzentrazioan parte hartuko du, beste behin ere nekazaritza sektoreari dagozkion politiketan norabide aldaketa bat eskatzeko. Erabaki proaktiboagoak hartu behar dira hondoa jotzen ari den sektore baten defentsan, diru-sarrera eskasekin, aktibo galera ikaragarriarekin eta gure ustiategietan eta landa guneetako jarduerari eusteko nahikoa ez den belaunaldi erreleboarekin.
Hemen kontsulta dezakezu kontzentrazioaren aldarrikapen-taula.
