Azaroaren 6an hasiko den Drone ikastaroa eskainiko du Arkautek
Arkauteko Nekazaritza Eskolak, Ikaslanekin batera, droneen ikastaroa antolatu du, STS +A2 txartela lortzeko. Ikastaro honen bidez, dron bat edozein helbururekin erabiltzeko ziurtagiri ofizialak lortzen dira.
Ikastaroak 32 orduko teoria eta 8 orduko praktika ditu, azaroaren 6an hasi eta abenduaren 11n amaituz, eta nekazaritza sektoreko langileek lehentasuna dute izena emateko. Informazioa hemen kontsultatu eta izena eman dezakezu 634 232 485 telefonora deituz.
