Arabar Errioxako ardoa bereizteko proiektua aurkeztu du ABRAk
Mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen egoera kritikoaren ondorioz, ABRAk proiektu berri bat aurkeztu du Arabar ardoak bereizteko.
Logotipo hori Arabako ardo botiletan jarriko da eta datozen urteetan egongo da etiketaren zati gisa, kontsumitzaileei % 100 arabarra dela bermatuz. Ikur berri horren protagonista A bat da, ardo-kopa bati lotua, eta jatorri geografikoa ez ezik, produktuaren berezko balioak ere irudikatzen ditu.
Euskal kontsumitzaileari zuzendua dagoen, kanpaina honen helburua, Arabako ardoak bereizten dituzten ezaugarrien inguruan heztea da. Arabako mahastizaintza eta ardogintza sektorearen ondarea eta nortasuna indartzen diren bitartean. Gainera, ekoizle txikien eta erakundeen arteko lankidetza handiagoa bilatzen da, tokiko ardoaren biziraupena eta proiekzioa merkatu globalean ziurtatzeko.
ABRAk sektorearen batasunerako deia egin du, bazkide eta upategi berriak proiektu komun honetan parte hartzera gonbidatuz.
Hemen ikus dezakezu aurkezpenaren prentsa-dosierra.
