Nekazaritza sailburuak legegintzaldirako programa azaldu du
Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak Eusko Legebiltzarreko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Batzordean bere sailak datozen lau urteetarako duen jarduera plana aurkeztu du.
Sailburuak 5 erronka estrategiko planteatu ditu: errentagarritasuna eta lehiakortasuna; belaunaldi-erreleboa eta ekintzailetza; bizi kalitatea eta ahalduntzea; berrikuntza eta jasangarritasuna; eta lurralde garapena.
Adierazi duenez, «elikagai-ekoizpenaren izaera estrategikoa eta nekazaritzako eta arrantzako ekoizpenak elikagaien bermatzaile gisa eta kultura, gizarte eta ingurumen balioen transmisore gisa betetzen duen rola areagotu behar ditugu».
