Cargando…

UAGA eta AGAren Nekazaritza Merkatu Gardenak harrera ona izan du

Joan den larunbatean, UAGAk eta AGA S.Coop-ek Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat antolatu zuten. Merkatu horren helburua Arabako nekazaritzako produktuak herritarrei hurbiltzea da. Salmentaz aparte eta beste jarduera batzuk ere garatu zituzten, haurrentzako dastaketak, hitzaldi eta tailerrak.

Merkatuan hamabost bat ekoizleen produktuen aniztasuna nabarmena izan zen eta publikoaren erantzunarekin pozik amaitu zuten eguna. Kokapen aldaketa gorabehera, jendearen joan-etorria etengabea izan zen eta jardunaldiaren helburuak bete egin ziren.

Merkatuan, gero eta ohikoagoak diren lan-ikuskaritza bat egon zela ere aipatu behar da, beren produktuak saltzen ari diren pertsonek lege-araudi osoa betetzen dutela egiaztatzeko. Garrantzitsua da, beraz, hainbat merkatutara jotzen dutenei gogoraraztea lan-araudia bete behar dela eta edozein motatako prestazioak kobratzen dituzten pertsonek edo adingabeek ezin dituztela lanpostuak bete. Ikuskapen horiek karga burokratiko gehigarria dakarte eta ezin da ulertu, dokumentazio guztia ofizioz kontsulta dezaketenean, ikuskatzaileek eskatzen ibiltzea.