UAGA Aldundiarekin bildu da nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreei kezkatzen dieten gaiak aztertzeko
Irailaren 10ean, UAGAko Batzorde Betearazleko kideak Noemí Aguirre Nekazaritza diputatuarekin eta David Fernández Nekazaritza zuzendariarekin bildu ziren, Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari eragiten dioten gaietan sakontzeko. Ezustean, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia ere bileran izan zen.
Ahaldun Nagusia bertaratu zela aprobetxatuz, hilaren hasieran egindako adierazpenak aurpegiratu zitzaizkion. Halaber UAGAko kideek nabarmendu zuten lehen sektorea kezkatuta dagoela Aldundiari aurkeztutako 80 proiektu baino gehiago aurkeztu direlako, gehienak makroparke fotovoltaikoak direnak.
UAGAk adierazi zuen badakiela energia berriztagarrietarako trantsizioa behar dela, baina trantsizio hori ezin dela nekazaritza eta landa lurraldearen kontura izan. Konfiantza eskatu zigun, bere hitzetan “proiektu horietako gehienak ez baitira aurrera aterako”.
Beste gai interesgarri batzuk ere jorratu ziren, hala nola laguntzak izapidetzeko eskatzen den moteltasuna eta gehiegizko burokrazia, abeltzaintzako eta mahastizaintzako aseguruetarako dirulaguntza berrien inguruan, gazteak sektorean sartzeko laguntzen plana, EHErako laguntzak eta abeltzaintza sektorean sortzen ari diren beste gaixotasun batzuk beste gaien artean.
Bestalde, Arabako Errioxako eskualdearen mahastigintza eta ardogintza sektorearen egoera kritikoa, NPBren malgutzeak, URArekin eta Aldundiarekin sinatu gabe dagoen lankidetza-hitzarmena eta Arabako zenbait eremutan luberritzeen kudeaketak sortutako arazoak nabarmendu eta jorratu ziren.
Azkenik, gutxienez hilean behin bilera bat egitea erabaki zen Aldundian Nekazaritzako arduradunekin, nekazaritzako eta abeltzaintzako berariazko lan-mahai bat izango dena. Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako sektorerako garrantzitsuak diren eta suertatuko diren gai berrien inguruan lan egiten jarraitzeko.
