Cargando…

Bihar Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat ospatuko dugu. Animatu zaitez!

Gure gizartean tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenen esparruan, bihar larunbata, irailak 14, UAGAk eta AGA S. Coop.ek Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat antolatuko dugu Gasteizko erdigunean.

Azoka Independentzia kalean jarriko da, Foruen plazaren parean.

Beste batzuetan bezala, Arabako era guztietako produktuen salmenta-postuak izango ditugu: gazta, ardoa, patatak, olioa, eztia, barazkiak, ogia, garagardoa, etab. Tokiko produktuekin egindako dastaketa ere egongo da. Elkarrizketak ekoizleekin eta haurrentzako tailer ezberdinak ere egongo dira.

Urtero ospatzen dugun merkatu hau landaren eta hiriaren arteko topagunea da. Bertan, Arabako ekoizleek gure lurrak eskaintzen duen onena eskaintzen dute, kontsumitzailearentzat bidezkoa den eta ekoizleentzat duina den prezio batetan. Helburua salmenta zuzenaren bidez sasoiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzea da eta horrela, gure herrietako tokiko ekonomia bultzatzea.

Beraz animatu zaitezte bihar, 10:30etik 14:00etara, Foru enparantzara!