Landa ingurua defendatzen duen “Gutxiengo erradikala” entzuten da Arabako Itzulian
Atzo, irailak 5, LaVuelta txirridularitza itzuliak Araba izan zuen protagonista, bere etapetako bat gure lurraldean ospatu baitzen. Erakusleiho bikaina munduari gure inguruneko edertasuna eta ontasunak erakusteko.
UAGAk, beste kolektibo batzuekin batera, aukera hau aprobetxatu nahi izan du landa-inguruneari egiten ari zaion espoliazio prozesuarekin dugun nahigabea jakinarazteko. Energia eta azpiegitura proiektu handiak instalatuz, gure bizibidea edota atzo telebistan erakusten ziren paisaia zoragarriak arriskuan jarritzen dituzten proiektuak salatuz.
Diputatu nagusiak irratian egindako elkarrizketa batean “gutxiengo erradikaltzat” hartu bagaitu ere, atzo agerian geratu zen asko garela gure ingurune naturala eta nekazaritza lurrak defendatzen dugunak, gure herrietan bizi izan direnen zaintzari esker urteetan zehar kontserbatzea lortu dugun eremua babesten dugunak.
Era berean, atzo agerian geratu zen gure buruzagiek adierazpen askatasun eskasa dutela errepideetako pintadak ezabatzeko agindua eman baitzuten. Bitxiena, ez zirela osorik ezabatzen espazio hori garbi uzteko, baizik eta mezuaren zati bat bakarrik ezabatzen zela uler ez zedin.
UAGAk eta plataforma ezberdinek makroproiektu horien aurkako jarrera erakusten jarraituko dugu egoera posible guztietan, erregulazio arrazionala lortu arte. Lehen sektorearen eta gure herrien bizitza baldintzatzen ez duen etorkizuna borrokatuz.
Itzulerako argazkiak ikus ditzakezu esteka honetatik.
