Aldundiak 2025ko NPBaren laborantza lurrentzat egongo diren aldaketak azaldu ditu
Aldundiak Arabako nekazaritza-sektoreari dei egin dio aste honetan, NPB 2025en hurrengo eskaeran kontuan hartu beharreko kontu garrantzitsuenak azaltzeko, gure lurraldean aldaketa garrantzitsurik ez dagoela adierazi badu ere. Hitzaldietan, indarrean dagoen araudia berrikusi da eta ondorioztatu da BCAMek ez dutela aldaketa nabarmenik izango.
Hala ere, aldaketa batzuk gauzatu dira Gobernuak egindako malgutzearen ondorioz, hala nola, uzta osteko azaleko laborantza ahalbidetzea, lugorriak mantentzeko derrigortasunik ez izatea edo % 10etik gorako malda duten haktarea bat baino gutxiagoko rezintoetan lantzeko derrigortasuna kentzea.
BCAM7 berriro definitu da eta beste aukeren artean, lursail guztien herena aurreko urtearekin alderatuta txandakatzeko aukera sartu da. BCAM8ri dagokionez, lugorrietarako nahitaezkotasunik eza behin betiko ezarri da. BCAM10a atzeratu egiten da, koaderno digitalaren ezarpenarekin lotuta baitago eta beraz, lanen erregistroa indarrean dagoen landa koadernoan mantenduko da. Era berean, gogorarazi da Gizarte Baldintzazkotasuna 2024an aplikatzen dela.
Halaber, zehaztu da irailean ordainduko direla 2023 eskabideari dagozkion gainerako zenbatekoak. Ekoregimenengatik kobratutako behin betiko zenbatekoak azaldu dira. Azpimarratzekoa da laboreen txandakatzeari eta zuzeneko ereiteari dagokienez % 18 baino gehiago murriztu dela, Ministerioaren hasierako zenbatespenekin alderatuta eskaera gehiago egin direlako.
Eskaera bakarrera eta monitorizazioari dagokionez, hurrengo kanpainarako Estatuko beste erkidego batzuetan erabiltzen ari diren aplikazioaren erabilera ezarriko da (Sga@pp).
Azkenik, Aldundiak azaldu du EB iruzurra ezabatzen saiatzen ari dela eta beraz, errentatzailearen identifikazio dokumentu bat adierazi beharko dela hektarea bat baino azalera handiagoko lursailetan. Hortarako, lurzatien erabilgarritasuna justifikatu beharko da, errentamendu kontratua edo jabetzaren baimena aurkeztuz.
