Cargando…

Nekazal Merkatu Gardena irailaren 14tik kokapen berri batean: Foru Enparantza

UAGAk urtero antolatzen duen Nekazaritza Merkatu Gardena lekuz aldatuko da. Gasteizko Udalak aldatu egin behar izan du beste konpromiso batzuengatik eta azkenean Independentzia kalean jarriko da, Foru enparantzaren parean. Hitzordua irailaren 14an da, larunbata.

Nekazaritzako produktuen zuzeneko salmenta eta sasoiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzeko helburua duen ekitaldi honetan parte hartu nahi baduzu, oraindik ere postu libreak daude ekoizleentzat. Beatrizekin harremanetan jar zaitezke informazio gehiagorako (688 816 181)