Cargando…

ARDATZAren argazki lehiaketan hartu parte

Udaro bezala, Ardatzak bere urteroko argazki-lehiaketa jarri du abian, gure landa-inguruneko egunerokotasuna jasotzen duten argazkiak jasotzeko.
Aurten, “Lehen sektoreko baloreak eta koloreak” aukeratu da lehiaketarako. Lehiaketara gai honekin zerikusia duten irudiak sartu ahal izango dira. Lehiaketako lehen saria nekazalturismo batean gehienez 8 lagunentzako egonaldia izango da.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta ditzakezu.

Animatu parte hartzera eta bidali zure argazkiak!