Patatarako, nekazaritza lanetarako eta txakolinerako sasoikako lanaren kanpainaurreko bilera
Joan den astean, patata, txakolina eta nekazaritza lanak biltzeko kanpainak prestatzeko bilera egin zen eta langile kontratazioari buruzko berrikuntzen berri eman zen.
Irailetik aurrera sasoikako langileen soldata igotzea adostu zuten bileran, gutxieneko soldata interprofesonala asko igo dela kontuan hartu eta sasoikako langileen programan parte hartzeko konpromisoan izandako aldaketa nagusiak azaldu zituzten.
Patataren kanpainarako bereziki, klausula batzuk sartu dira sasoikako langile profesionalen koadrila bat kontratatu nahi duten ustiategietarako eta horretarako Aguraingo ostatua eduki beharko da.
Era berean, beharren fitxan egindako aldaketak azaldu ziren bertan, nekazariak argi eta garbi zehaztu beharko du patata makinaz edo destajuz jaso nahi duen, bi ereduen artean kontratazio ezberdinak daudelako.
Kanpaina horietarako UAGArekin sasoikako langileak kontratatzeko asmoa baduzu, eta patataren kanpainarako jende profesionala nahi baduzu, jarri harremanetan lehenbailehen UAGArekin. Horrela, Aguraingo aterpetxearen kanpaina eta erabilgarritasuna eta sasoikako langileen beharra aurreikusi ahal izango dugu.
