Cargando…
incendio junto a fincas agrícolas

Adi Trebiñun: ALERTA egoera sute arrisku meteorologikoagatik uztailaren 20 arte

Gaztela eta Leongo Juntak ebazpen bat atera du uztailaren 18, 19 eta 20an  baso suteak emateko arriskua dela. Espero den bero bolada dela eta, alerta horiko egoera deklaratu du.

Hori dela eta, jarraian zehazten ditugun hainbat muga ezari dira:

  • Espazio irekietan sua eta barbakoa egiteko debekua
  • Material piroteknikoa erabiltzeko debekua
  • Sua erabiltzeko emandako baimenak etetea
  • Sua, txinpartak edo deflagrazioak eragin ditzaketen makinak debekatzea mendian eta 400 metroko franja batean.

Beraz, zereal uztaren lanei dagokienez, ezin da mendien mugakide diren lursailetan egin, eta 400 metroko franja utzi behar da.

Batzordearen ebazpena hemen kontsulta dezakezu.